Bi hautagaitza Urola K.Eko zuzendaritzarako
Francisco Núñezek atzo egin zuen aurkezpena hedabideen aurrean. Gaur, bere burua ofizialki aurkeztuko du Urola K.E.aren ezohiko bileran, arratsaldeko 19:15ean eta 19:30ean. Asier Muruak, astelehenean aurkeztuko du bere hautagaitza.
Francisco Núñezek orain arte egindako lanari eta aurrera begirako proiektuei buruz hitz egin zuen atzoko prentsaurrekoan. Urola Kirol Elkartearen barruan talde berriak sortu dituztela azpimarratu zuen eta futbol eskola berriaz ere hitz egin zuen. Datorren denboraldiari begira, Urolak infantil mailan nesken “F-7” talde berri bat izango duela ere aurreratu zuen.
Gogoratu hauteskundeak datorren ostiralean ekainaren 20an, gauzatuko direla.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide