Sorotan Beleko kideak, Legazpiko bandarekin, 2023an egin zuten kontzertuan. Hilaren 30ean, 19:30ean, Sorotan Bele taldeko kideek eta Urretxuko Iparragirre Balerdi musika bandak Sorotan Bele gogoan kontzertua egingo dute Gernikako Arbola plazan. Bandako kideek 1990eko hamarkadako folk-pop taldearen kantak joko dituzte, Gorka Sarriegi eta Urbil Artola Sorotan Beleko kideek lagunduta.
