Urgain elkartearen eta Branigans tabernaren parean dagoen etxea botatzen ari dira. Apirilaren 23an teilatua erori egin zen eta biharamunean Urretxuko Udalarentzat lan egiten duen arkitektoak etxea bisitatu zuen eta txostena egin zuen. Udalak eraikina botatzeko agindu zien jabeei.

