Lehenengoa atzo izan zen: Fede Aguado eta Danny del Torok blues kontzertua egin zuten
Zumarragako Galilea tabernan kontzertuak antolatu dituzte Xabier Linazasoro Scooby zenaren omenez. Linazasoro, rock zale sutsua, iazko azken egunean hil zen. Bere omenezko lehen kontzertua atzo izan zen. Fede Aguado eta Danny del Toro madrildarrek blues kontzertua egin zuten. Taberna txiki gelditu zen. Hilean behin, gutxi gorabehera, kontzertu bat antolatuko dute.

