Arratsaldeko 4etan emango zaie hasiera Argixaon Musti Mujikaren omenez jokatuko diren futbol-7 partiduei. 6 taldek hartuko dute parte aurten. Urola futbol taldeko bi talde, Reala, Eibar, Tolosa eta Alaves-ek. Guztiak ere jokalari beteranoak izango dira. Denak denen aurka jokatuko dute. Partidu bakoitzak 25 minutuko iraupena izango du, finalak berriz ordu erdi.
Amaieran sari banaketa izango da. Urtero bezala Mustiren familiari oroigarri bat ere emango zaio. Gainera luntxa prestatu dute antolatzaileek gerturatzen den guztiarentzat.