Orreagatik igarotzen den Done Jakue bidearen ingurune enblematikoa da Napoleonen Bidea bezala ezagutzen dena. Orreagako batailaren kokalekua eta mendeetan zehar milioika erromes eta soldaduren bisitalekua.
Ibilbidea
Orreagatik irtenda Done Jakue bidea jarraituz Atobizkar (1.497 m), Txangoa (1.471 m), Leizatheka (1.409 m) eta Beillurti (1.113 m) mendien kaskoak bisitatuko dituzte. Nahi dutenek aukera izango dute mendi gainak alde batera utzi eta bide samurragoetatik joateko. Ibilbide guztia bost ordu eta erdian egin daiteke.
Datuak:
- Noiz: igandea, hilak 14.
- Non: Zumarragako eliza parean izango da autobusa.
- Ordua: 07:00etan.
Izen ematea: Izena gaur, ostegunean eta ostiralean eman daiteke (20:00-21:00). Hiru bide dituzue horretarako.
- Ostadar mendi taldearen egoitzan: Zelai Arizti kultur etxea, 2. solairuan.
- Telefonoz: 943 723385 . Kontaktu zenbaki bat uztea komeni da.
- Helbide elektronikoan: ostadar@ostadar.org.