
Estatu Espainiarreko Polizia Nazionalak bi pertsona atxilotu zituen ostiral gauean droga trafikoa leporatuta. Legazpin jaiotako I.S.S. eta Donostian jaiotako J.M.S.C. Biak Zumarragan bizi dira eta 27 urte dituzte. 17 kilo speed, 794 gramo marihuana eta 163 gramo haxix atzeman zizkien poliziak. Horretaz gainera 400 euro, 2 mugikor, autoa, marihuana txikitzeko aparailu bat, 2 bideo kamara, agenda bat eta baskula bat ere atzeman dituzte atxilotuen autoan.
Polizia Nazionalak bidalitako agiri batean argitu duenez, azaro hasieran hasi zituzten I.S.S. ikertzeko lanak. Poliziari 27 urteko gaztea speed-a, kokaina, marihuana eta haxix-a banatzen zebilelaren zurrumurrua iritsi zitzaion. Ikerketaren ondoren, pasa den azaroaren 14an, Urbil merkatal gunean atzeman zituzten bi atxilotuak.
Ikerketak aurrera darrai. Polizia sustatzia hauek nondik zetozen aztertzen ari da, esan dutenez, droga trafikoan pertsona gehiago ere egon baitaitezke sartuta.