Abenduaren 13an Kontseiluak bere hamargarren urteurrena ospatu eta datozen urteotan egin beharreko ibilbidearen berri emateko, ekitaldi jendetsua deitu du datorren abenduaren 13an, 18:00etatik aurrera, Barakaldoko BEC-en. Ekitaldia doan izango bada ere, sarrera eskuratzea beharrezkoa da (www.nierebanoa.com )
Euskararen normalizazioan ‘Pauso bat harago’ joatea proposatu du Kontseiluak. Xabier Mendiguren, Kontseilua-ko idazkari nagusiak azaldu duenez, pauso bat harago joateko, ezinbestekoa da euskararen aldeko jarrera azaltzetik euskara erabili eta ikastera igarotzea. Horregatik berregin dute orain arte erabilitako ‘Bai euskarari’ leloa, ‘Euskaraz bai’ bilakatuz.
Ekitaldira joateko gonbidapena bi bidetatik eskuratu ahal izango da:
- www.nierebanoa.com helbidetik zuzenean eska daitezke . Bertan dagoen eskaera orria osatu ondoren, eskatzaile guztiei etxera bidaliko zaie sarrera.
- Edo 902 82 02 40 telefonora deituta ere egin ahal izango dute eskaera.
Informazio gehiagorako eta kontseiluak sortu duen abestia entzuteko egin klik hemen.