Urretxuko eta Zumarragako KKinzonairrati libreak abendurako Areto Futbol Txapelketa antolatu du,bigarren urtez. Iaz izan zuen arrakasta ikusita aurten ere txapelketaantolatzea erabaki dute irratiko kideek, eta bertan ateratzen dutendirua irratiaren proiektua laguntzeko izango da.
Izena emateko epea irekia dago. Herrikotaberna ezberdinetan jarri dituzten orriak betetzea nahikoa dahorretarako. Abenduaren 18ra arte egongo da zabalik epea, etahurrengo egunean taldeen zozketa eta txapelketako bilera egingodituzte gaztetxean.
Jokatu ahal izateko 60 euro ordaindubeharko ditu talde bakoitzak eta abenduaren 19ko bileran ordaindubeharko dira. Partidak Urretxuko Aldiri kiroldegian izango dira, etaareto futboleko legeekin jokatuko dira.
Iazko txapelketan hamasei talde arituziren lehian. Partidak abenduko oporraldian jokatu zituzten etafinala urtarrilaren 5ean.
Kkinzona irratia
Kkinzonako kideek azaldu dutenez,irratia 2009. urtearen hasieran entzungai egotea nahi dute.Txapelketan ateratako dirua proiektua martxan jartzeko falta direnlanak amaitzeko erabiliko dute, besteak beste.
Kkinzona irratiari buruzko albiste gehiago otamotz.eus-en: