Eusko Jaurlaritzako Ingurumen etaLurralde Antolamendu Sailak milioi bat euro emango dizkio ZumarragakoUdalari “Antigua-Beloki ibilbidea” proiektuarentzat eta bertan egin nahi den interpretazio zentroarentzat. IbilbideaAntigua baselizan hasi eta amaituko da, Beloki mendiari bira eman etagero. Tartean bisitarientzako gune bat jarriko dute.
Proiektu hau garatzeko milioi bat eurojasoko du Zumarragako Udalak Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Kopuruhorren erdia 2008an bertan emango zaio. Beste zatia 2010ean.
Aniztasun biologikoa mantendu etapaisaiak berrekuratzea
Aipatutako proiektua, 2007ko ekaineanEusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak martxanjarritako Euskal Autonomia Erkidegoko II. Ingurumen EsparruProgramaren barruan kokatzen da. Programa honen helburua, gureherrietako aniztasun biologikoa mantentzea eta aniztasun horimantentzeko bideak ezartzean datza. Aldi berean, mehatxupean daudenpaisaiak berreskuratzeko ahalegina ere egin nahi da.
Testuinguru horretan, EuskoJaurlaritzak Zumarragako Udalarekin elkarlanean aritzeko interesaagertu du, “Antigua-Beloki ibilbidea” proiektua gauzatzerakoorduan.