
Beto eta bere familiarentzat, UruguaikoMelo herrixkako biztanle guztientzat bezala, Juan Pablo II AitaSantuaren bisitak, bizitza hobetzeko itxaropena dakar. 50.000pertsona joango omen dira Aita Santua ikustera eta herrixkakobiztanleak egun horretarako janaria eta edaria salduz ia aberastuegingo direlako ustean daude. Beto kontrabandoan aritzen da etahainbat kilometro egiten ditu egunero bizikletan etxerako janariansos apur batzuk aurrezteko. Bisita handiaren egunerako ideia bat duBetok, bisitarientzat komun bat jartzea.
Ideia txiki honen atzean beste gai askoaurkezten dizkigute Enrique Fernández eta CésarCharlone zuzendariek, Hegoamerikako biztanle askok jasaten dituztenbizi baldintza txarrak; Uruguayko kulturaren berezitasunak; dirugutxirekin familia aurrera ateratzeko bikote batek egin behar dituenahaleginak; herri bereko bizilagun eta lagunarteko erlazioak,laguntzan oinarrituta batzuetan, hipokresian oinarrituta besteetan;komunikabideen manipulazio ahalmena eta horretarako erabiltzendituzte arteak, egoera zailenetan ere galtzen ez den itxaropena. Izanere, norberaren jaioterriaz hitz egiterakoan, bi zuzendarien kasuanbezala, istorio on bat idazteko inspirazioa ia bakarrik dator.
Enrique Fernández eta CésarCharlonerentzako lehen luzemetraia da zuzendari moduan. Biek duteurteetako eskarmentua zinemagintzan, Enrique gehienbat gidoigintzanaritua da, Cesar aldiz argazkigintza lanetan aritu da zine munduan,Fernando Meirellesekin “Ciudad de Dios” eta “El jardinero fiel”bikainetan adibidez.