Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesleenelkarteak martxoaren 1eko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakohauteskundeetan hautagaiak aurkeztu ahal izateko sinadurak biltzekomahaiak jarri dira Zumarragako eta Urretxuko udaletxeetan gaur hasieta urtarrilaren 23ra arte.
Astelehenetik ostiralera eman daitekesinadura ondoko ordutegietan:
Urretxuko udaletxean:
- Astelehenetik ostiralera: 08:30etik 15:30era.
- Asteazkenetan: 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era.
Zumarragako udaletxean:
- Astelehenetik ostiralera: 08:00tik 15:00era
- Ostirala, hilak 23 (arratsaldez ere bai): 08:00tik 15:00era eta 17:00tik 19:30era.
Eusko Legebiltzarrerako bozetarakohautagaitza aurkezteko gutxienez ia 18.000 sinadura beharko dituplataforma berriak: 5.700 Gipuzkoan, 9.500 Bizkaian eta 2.700 Araban.Hautagai zerrendak urtarrilaren 21a eta 26a bitartean aurkeztubeharko dituzte.
Joan den larunbatean aurkeztu zutenD3M , Bilbon, eta ezker abertzaleko kide ezagunak izan zirenagerraldian.