Urola Garaian 2006an martxan jarri zen“Merkataritza euskaraz” ekimenak arrakastaz burutu du lehentxanpa. Eskualdeko dendarien beraien eta proiektuan lan egin dutenteknikarien balorazioak guztiz positiboak izan dira.
Gaur goizean ekitaldia izan daLegazpiko udaletxean, eskualdeko dendariek egindako lana eskertzeko.Guztira 150 bat dendetara iritsi da ekimena eta utzitako emaitzakpositiboki baloratu dituzte denek. Uztaileko neurketan hizkuntzapaisaiak edo kanpo irudiak %5 egin du gora adibidez 2006tik hona.Ondorioaz, euskararen presentziak %45era egin du gora eskualdekodendetan.
Aurrera begira
Hemen ordea, ez da lana amaitzen.Horrela 2009-2011 zikloaren noranzkoa ere finkatu du jarraipenbatzordeak. 2009an, merkatari taldeekin lanean jarraitu dute,kartelak egiteko saio praktikoak egingo dira, inprentetan sustapenabultzatuko da… Eta ildo berriak ere jorratuko dituzte: bezeroenkontzientziazioa landu eta ostalaritza arloan ere sarea zabaltzea daasmoa.
Irribarredun puxikak
Lortutako emaitza onak ospatzeko etadenboraldi berria indartsu hasteko, Urretxu, Zumarraga eta Legazpikodendetan hainbat irribarre ikusi dira puxika forman. Euskararen aldeari diren dendak non dauden jakiteko dira eta baita dendarien harreraona islatzeko ere. Segituan Google-eko mapetan ere izango dute isla,beraz, internet bidez ere, erosketak euskaraz non egin daitezkeenjakiteko aukera izango da etorkizunean.