
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta,Petisa-Cinsa enpresak GI-631 errepidea eraberritzeko proiektuagauzatu du. Guztira 27 irtenbide tekniko proposatu ditu enpresak.Aukera onena, herritarren artean egingo den parte-hartze prozesubaten bitartez aukeratuko da. Parte-hartze prozesu honetan MondragonUnibertsitatearen laguntza izango du Aldundiak eta datozenhilabeteetan gauzatuko da.
Errepidea bost zatitan
GI-631n egin beharreko berrikuntzalanak bost zatitan banatu ditu Petisa-Cinsak. Eraberritu beharrekoerrepidearen konplexutasunak eraman du enpresa erabaki hau hartzera.Honokoak izango lirateke zatiak:
Etxesaga etxea-Igara Berri,Igaran-Aizpurutxo, Aizpurutxoko zeharbidea, 27,000 eta 28,500 puntukilometrikoaren arteko zatia eta Ursaltotik Urretxura artekoa.
Helburuak
Errepidea zabaltzea da helburuorokorra. Alde batetik, bi noranzkoetan 3,50 metrora zabaldukolirateke erraiak eta metro beteko bazterbideak egin. Bestalde, etaerrepideko orografiak hala ahalbideratzen duen guneetan, aurrerapenakegiteko erreiak eraikitzeko aukera ere aztertu da. Azken bateanhobekuntza hauekin Urola Erdiak, Urola Garaia eta Goierrirekin duenlotura dinamizatu nahi da.
4.300 ibilgailu eguneko
Egun Urretxu eta Azkoitia batzen dituenerrepidea oso bihurgunetsua da, mendia eta Urola ibaiaren arteanigarotzen dena. Dena den, ibilgailu askoren igarobidea da, eguneko4.300 bat ibilgailu pasatzen dira bertatik, horietatik asko zamahandikoak.