
Korrikaren 16. edizioa apirilaren 5ean,goizaldean igaroko da Urretxu eta Zumarragatik. Goizeko 02:00etaniritsiko da Urretxura, 02:15a aldera Zumarragara igaro eta 03:00akinguruan Legazpiko erdigunera iritsiko da.
Hala ere, egitasmoa girotzeko kulturaekimenak ugaritu egingo dira egunotan. Korrika Kulturalak eraaskotako ikuskizunak bilduko baititu gure herrietan. Besteak bestebertsolaritza ekimenak, bideo proiekzioak eta antzerki emanaldiakegingo dituzte.
‘Bidaia intimoak’ dokumentalarenaurkezpena
Korrika kulturalaren barnean, lehenengoekintza bihar gauzatuko da, ‘Bidaia intimoak’ izeneko dokumentala aurkeztuko baitu Korrika 16k Gaztelekun 18:45etik aurrera. Hilaren25ean, Zumarragako Zelai Ariztin aurkeztuko dute dokumental bera.
Korrika bertsotan
Gainera, Zumarraga eta Urretxuko bertsoeskolarekin elkarlanean hainbat bertso ekitaldi ere hartuko ditu berebaitan Korrika kulturalak. Hala, saio gehienak Martxoan Bertsoaekimenekoak dira, Korrikaren laguntzailea baita. Apirilaren 4anbertso musikatuak egingo dituzte Urretxuko eta Zumarragakogaztetxean, eta atzetik, goizaldean, Korrika igaroko da hiruherrietatik. Zumarragako Galeperra elkarteko afarian ArkaitzEstiballes eta Igor Elortza ariko dira, besteak beste.
Korrikakoarropa salgai
Gainera, Korrikaren aurreko aldietanbezala, Korrikako arropa ere salgai izango da gure herrietan datozenasteetan. Martxoaren 12an, Urretxuko azokan eta martxoaren 14anZumarragakoan.