
Goierri Kirol Elkarteko zikloturistenhiru irteera proposatzen dituzte asteburu honetarako. Errepidezegingo duten lehen txangoa da luzeena. 40 kilometro egingo dituzte:Deskargan hasi, Eskoriatza eta Urkullu igaro eta Zubillagara (Oñati)joango dira, handik atzera Urretxura itzultzeko. 09:30ean ekingodiote ibilbideari.
Errepideko bigarren ibilaldian, txangomotzean, 19 kilometro egingo dituzte. 10:00etan abiatuko dira, etaSeguratik Mutiloarako bidea egingo dute.
Hirugarren irteera mendiko bizikletenaizango da. 36 kilometro egingo dituzte, 09:30ean hasiko dira etaMirandaola-Kortabaserria-Aztiria-Otaño-Larrosain-Plaentzi-Oazurtza-Brinkolaibilbidea osatuko dute mendi bideetan barrena.