Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Lasterketak (145. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/03/23
Otamotz
Emakume bat errepide luzean lasterka doa. Trafikoaren kontra, bazter-bazterretik. Bide ertzean kolore guztietako autoak daude aparkaturik, horiak, berdeak, beltzak, zuriak. Haien albotik pasatzean, garbitu egiten ditu eta lehortu. Izan ere, euria iragarri dute irratian eta harrigarria bada ere euria ari du. Korrikalaria urduri doa, usu baino urduriago eta berak espero baino arinago. Zangoak baino astunagoa nabaritzen du burua. Lasterka daramatza oinak, zapatila zuriek behartzen diote pausoa. Ez ditu pauso luzeak ematen; luzeak baino indartsuak dira emakumearen saltoak. Badirudi asfaltoan bere aztarna utzi nahi duela: “Julia, Atila femeninoa, hemendik pasa zen”. Argala da, argaletan argala, eta euriaren eta haizearen kontra borrokan, are argalagoa dirudi. Ukalondoak laurogeita hamar graduko angeluan tinko eta ukabilak gogor itxita, besoekin hartzen du inpultsoa. Ezker zangoa aurreratzean eskuin besoa aitzinatzen du, eta alderantziz, ezker besoak abantzatzerako atzean du oraindik eskuin zangoa. Bular txikikoa da eta ez zaio apenas mugitzen. Haize boladak elastikopean sartzen zaizkion arte. Orduan puztu egiten zaio soin-enborra, eta hegan doala ematen du. Gogor ari du euria: putzuetan olatuak sortzen ditu; automobilen azpira zipriztin eginda sartzen da; emakumearen zapatila eta galtzerdietan ez da ur gehiago kabitzen, bide ertzean ez da arimarik ikusten, soilik aterkiak eta aterkiak. Kolore guztietakoak: gorriak, urdinak, beltzak, berdeak, loredunak, marradunak, arrosak… Burua gorputza baino aurrerago darama: gogoak zabaltzen dio bidea. Petrolio koloreko ileak erabat korapilatuta ditu. Pauso eta pauso artean, eskuin eskuaz, aurpegian itsasten zaizkion motots solteak atzera bidaltzen ditu. Ezker masailean behera zuena kendu du aurrena: ahoan sartzen zitzaion. Bi pauso aurrerago, kopeta alde batetik bestera zeharkatzen zion ilea belarri atzera eraman du. Aurpegia garbitzeko aprobetxatu du keinua: euri tantak bekainetan, betileetan, sudurrean eta ezpainetan behera isurbide gehiegitxo irekitzen ari ziren. Irribarrez doala dirudi, baina irribarrea neke eta sufrimendu extremoak eragindakoa da: hortzak estututa, sudurra zimurtuta, begiak ia negarrez. Joanean-joanean, emakumea bidegurutze bat zeharkatzekotan da. Ezker zangoko zapatilan jarri du bere soin meharreko pisu dena. Besoak sorbaldetatik zintzilika laga ditu. Ezkerrera begiratu du aurrena, eskuinera hurrena: libre. Eskuin zangoa altxatu, malkorra erlaxatu, bi salto txiki eman, eta badoa aurrera. Geldialdia segundo bakarrekoa izan da, baina bere bizitza osoa bezain motela iruditu zaio. Aharrausi bat, begi kliska bat, eta berriro ezker-eskuin, ezker-eskuin eta ostera berdin; korrika doa. Aurrera egiteko sentsazioaren beharragatik-edo, ez zaio asko kostatu erritmoa berreskuratzea. Helmuga parean ikusteko ilusioagatik-edo pausoak luzatu eta bakandu egin ditu. I’ve paid my dues time after time eskuin zangoarekin pauso luzea, segundo bat airean eta berriz asfaltora. I’ve done my sentence, but committed no crime ezker zangoarekin pauso luzea, segundo bat airea eta berriz asfaltora. Jabetu da bukatzen ari dela. Besoak altxatu ditu, biak batera ahalik eta goren. Bi alboetara begiratu du txalo bila, baina ez ditu eskatu behar izan. Txalo zaparrada bat eskaini diote. Helmugako pankartaren inguruko poste, baranda eta banderatxoak propagandaz beteta daude. Kolore guztietako mezuak dituzte, gorriak, berdeak, laranjak, urdinak… Haizeak harrotzen ditu eta sekulako iskanbila sortzen dute. And I need to go on, and on, and on, and on. Emakumea zoratzeko bidean dago, lasterketa hasi denetik zeharkatu nahi zuen marraren gainean jarri da tente, geldi-geldi, orrazten. Petrolio koloreko ile guztiak atzerantz bildu ditu estu-estu. Motots altu airosoa egin du eta photofinisheko kamara non dagoen galdetu du. We are the champions, my friends, and we’ll keep on fighting till the end. We are the champions, we are the champions… Lehenengo argazkian keinu jostaria egin dio kamerari. Bigarrenean, bi eskuak ahora eramanez musuak zabaltzen atera da. Hirugarrenean, korrika ari denaren itxura egin du. Laugarrenak, helmugako marra ekilibristen soka balitz bezala, haren gainetik ibiliz harrapatu du. Bosgarrenean, negarrari eman dio. Seigarrena, ez diote ateratzen utzi antolakuntzakoek. Besoetatik helduta bazter batera eraman dute. Eta orduan, txirrindulariak tropelean sartu dira.

Amaia Artolazabal Amilleta

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT