
Gaur 22:15ean hasita Aritz Lasaurretxuarrak eta Iñigo Pascualek Juan Martinez de Irujoren etaXabier Urberuagaren aurka jokatuko dute Urretxuko Ederrenan. Hilaren5ean izan ziren Aritz Lasa eta Iberokoa elkarren aurrean lehen aldiz,baina urretxuarra eta Abel Barriola markagailuan 5-3 aurretik zirela,partida bertan behera geratu zen Eibarren, Leitzakoak belaunean izanzuen lesio larria dela eta. Gaurkoan, gauzarik onenak eta txarrenakegiteko gai den Iñigo Pascual indartsua izango du Aritz Lasakatzelari.
Kirol lehiarik handieneko beste partidabatekin osatuko da Urretxuko jaialdia, izan ere, Galartza VI.ak etaOlazabalek Buruz Buruko Bigarren Mailako final laurdenetan egotekokanporaketa jokatuko baitute. Irabazleak, egungo Bigarren mailako Laueta Erdiko txapelduna den Olaetxearen aurka jokatu beharko du.
Sarrerak Aspeko telefono honetaneskuratu daitezke, Olayagatik galdetuta: 661259009