
Urola Garaia bailarako Lanbide Eskolak(Ugle) krisi ekonomikoari aurre egiteko erreferente izateko asmoaagertu du. Horretarako ekintza eta egitasmo ezberdinak antolatudituzte. Guztien ardatz nagusiak, formakuntzarako baliabideak jartzeaeta Urola Garaiako egoera konkretuaren diagnosia egitea izango dira.
Uggasa garapen agentziarekin batera, bailara mailan enpleguaerregulatzeko espedienteak martxan dituzten enpresei erakundepublikoek eskaintzen dituzten laguntzen berri eman nahi diete, baitaegoera horretan dauden langileen formakuntzarako aukerak azaldu etaeskolan bertan irtenbideak eskaini ere. Inem, Lanbide eta GipuzkoakoForu Aldundiak ematen dituzten diru-laguntzak langabezian daudenpertsonen formakuntzarako bideratzeko programa martxan dute jada.
700 ikasle ohi
Ugleko 700 bat ikasle ohi deitudituzte gaur egingo duten topaketara. Bileraren helburua langilehauen egoera zein den eta formakuntzarako zein behar dituzten jakiteada.