
Eskolara haurrak kotxean eramatekoohitura murriztu nahi dute, eta kopuruari erreparatuko diote. Autohoriek eguratsera isurtzen dituzten gasak ekiditea, trafiko arazoakmurriztea eta eskolen sarreretan istripu arriskuak desagertzealirateke jokabide aldaketarekin lortuko liratekeen onurak. Ikasleenautonomia eta ardura maila lantzeko eta eskolara esnatuago iristekoere balioko du egitasmoak.
Atzo eman zioten hasiera ‘Milazango’deitutako egitasmoari. Zumarraga eta Urretxun Gainzurik eta Ikastolakhartu zuten parte eta guztira 40 bat haurrek egin zuten oinezeskolara arteko bidea. Momentuz, hamabost egunez proba gisara egingodute eskolara arteko bidea oinez. Ondoren, egin beharreko hobekuntzaketa aldaketak eginda, irailean, ikasturte berriarekin batera jarrikoda martxan ofizialki Mila zangoa ekimena Urola Garaian.