Musti taldeak Juan Mari Mujika Mustifutbolari profesional zenaren omenezko V. Beteranoen Memorialaantolatu du. Futbol partidak ekainaren 27an, larunbata, izango diraArgixaon.
Realeko, Urolako, Alaveseko eta Beasaineko jokalaribeteranoek parte hartuko dute memorialean, guztiak hogeita hamabiurtetik gorakoak adinez. Goizeko hamarrak eta erdian hasiko dirajokatzen, 11 jokalariko taldeekin.
Lehenengo partidan Realaeta Urola neurtuko dira. Ondoren Alaves eta Beasain, eta gerohirugarren eta laugarrenaren arteko norgehiagoka izango da.Amaitzeko, eguerdiko 13:00 inguruan finala jokatuko dute.
Zozketa
Memorialaren egunean txartelak salduko dituzte euro batean,eta Realaren eta Urolaren elastikoak zozkatuko dituzte, baita bilagunentzako afaria ere Zumarragako jatetxe batean.
Argazkia: pasa den urteko omenaldianateratakoa.