
Auzitegi Nazionaleko Zigor ArlokoSalaren Bigarren Sekzioak 13 urteko espetxe zigorra ezarri dio IsmaelBerasategi preso politiko urretxuarrari. Hilaren 3an, ostiralean,epaitu zuten Madrilen Berasategi eta epaiketan Xabier Zabalo etaAinhoa Barbarin Zumarragako eta Urretxuko presoek testigu moduanjardun zuten. Epaiak 13 urtetako espetxe zigorra jasotzen du; «7leherkariak gordetzeagatik; 3 dokumentu ofizialak faltsutzeagatik etabeste hiru armak izateagatik». Epaiaren arabera delitu guztieihelburu terroristetarako izatea gehitu behar zaie. Honez gain, 42urtetako inhabilitazioa ere ezarri diote.