Antonino Oraa kalean dagoengazte-lokala utzi dio Udalak Gautenari, Gipuzkoan autismoaren gaialantzen duen gizarte elkarteari. Lokala dagoeneko martxan dago etamomentuz autismo gaitza duten 5 haur ari dira udarako antolatutakoudalekuetan parte hartzen. Gautenako Jimmy Brosak esan duenez, lokalhau aisialdiko ekintzak egiteko erabiliko da batez ere. Baita,autisten eta eurenb familien topaleku gisara ere.
Etorkizunari begira
Zumarragako Udalarekin sinatu dutenhitzarmena, Gautenatik esan dutenez, harreman baten hasiera baino ezda. Izan ere, etorkizunari begira, eguneko zentroetan ematen direnzerbitzuak eskaintzeko aukera edota autistentzako etxebizitzazerbitzuak jartzea nahi dute Gautenatik. Mikel Serrano, Zumarragakoalkateak, zentzu horretan Udalaren aldetik laguntza jasoko dutelaagindu die.
Datua
Autismoaren espektroaren nahasmena(AEN) delakotik gertu bizi diren 430 bat familia dago Gipuzkoan.Horietatik 30 bat Urola Garaian eta inguruko herrietan bizi dira.
Argazkia: Gautenako hainbat kide