
Urretxurekin senidetuta dauden herrienarteko xake txapelketa jokatuko da asteburu honetan. Zazpigarrenedizioa izango du lehiaketak. Urretxuko, Gernikako, Schwarzenbruckeko(Alemania) eta Pfoizheimeko (Alemania) xakelariek hartuko dute parte.2003an sortu zenetik bitan egin da txapelketa Urretxun.
Schwarzenbruckeko ordezkaritzari gaurarratsaldean egingo diote harrera, eta hara joateko gonbita egindiete urretxuarrei. Ekitaldia 19:00etan izango da udaletxean.
Txapelketa, larunbatean
Goierrielkartearen xake sailak antolatu du biharko txapelketa, UrretxukoEderrena pilotalekuan. 10:30ean hasierako ekitaldia egingo dute,jokalariei harrera eginez. Ondoren, 11:00etatik 13:00etara luzatukoda lehiaketa. 15:30etik 19:30era, partida azkarren txanda izango da.Antolatzaileek azaldu dutenez nahi duten guztiek hartu ahal izangodute parte arratsaldeko jokaldietan. Partida horiek bukatutakoanemango dituzte sariak.