
Lekaio Kultur Elkarteak, UrretxukoBaserritar Elkarteak, Goierri eta Ostadar Mendi Taldeek eta Zintzo Mintzo Euskara Elkarteak, Urretxu-Zumarragako Toponimia liburua erabiliz, honekiko ezagutza bultzatzea eta honen erabilera ezagutzea bultzatu nahi dute.
Bertan, 1998 urtean Zintzo-MintzoElkartearen gidaritzapean Jose Luis Ugartek egin zuen Urretxu etaZumarragako toponimia liburuari jarraipena emateko asmoz ondorenazaldutako proposamena abian jartzea planteatzen da.
Santa Barbaratik Irimora bidean dagoeniturri baten zaharberritzeari ekin zaio. Hau lan luzeena eta zailenadela diote. Edozeinek parte har dezake eta nahi duen guztiagonbidatua dago.
Irimora bidean dagoen Lizartxo etaiturritik aurrera joanda dagoen pistan zaharberrituko da iturri hau.Auzolanean egiten ari den lan bat da eta edozein gonbidaturik dagobertan parte hartzeko, jakinda, aurretik lan dezente dagoela egiteko.Beraz, orain arte parte hartu ez duenak, baina hartu nahi duenakizango du aukerarik aurrerago.
Interesatua dagoena, bertara hurbildueta egindako lana ikuskatzeko aukera izango du. Aurrerago informazioeta xehetasun gehiago eskuragarri izango dira.