Uggasak aurkeztutako Urola Garaiko Enpresa Gunearen (Enpresen Inkubagailua eta Gunea) helburu nagusia eskualdean bertan laguntza azpiegitura bat sortzea da, EnpresaGunea izenekoa. Azpiegitura honek enpresa-proiektu berriak sortzekoa laguntza emango du eta era berean ekintzailetasuna bultzatu. Profil berritzailea duen enpresasarearen dibertsifikazioa sustatuko du gaienra.
Halaber, jakintzapartekatzea sustatuko du, eta lankidetza eta kooperazioa ere bai,eta horretarako espazio komunak erabiliko dira inkubagailuan. Lehiakortasunahobetu nahi da, horretarako Enpresa Guneko Aholkularitza Kontseiluanenpresa txiki eta ertainak egongo dira.
Uggasak aurkeztutako proiektuaz gain beste bost proiektu ere lagunduko dituzte:
- Bidasoa turismoa berritzeko ardatza, Agencia de Desarrollo del Bidasoa SAk aurkeztua (Bidasoa Bizirik).
- Garun proiektua. Gaixotasun neurologikoentzako espazio berri bat, Debagoienako mankomunitateak aurkeztua.
- Kimu Berri. Gaztediaren, aisialdiaren eta kirolaren inguruko lehiakortasun ardatza, Debagoienako mankomunitateak sustatuta.
- Negozioak sustatzeko funtzio berria.(eskualde agenteen lankidetzarako sarea). Goierriko Ekimena SAk sustatua (Goieki).
- Urola Garaiko Enpresa Gunea. (Enpresen Inkubagailua eta Gunea), Alto Urola Uggasak agentziak aurkeztua.
- Pasaia “Itsas Hiria”. Oarsoaldea SA garapen agentziaren proposamena.
Proiektu hauen bideragarritasun-azterketak finantzatzeko hitzarmena sinatu zuten uztailaren 27an Gipuzkoako Foru Aldundiak, EUDELek eta Garapenek , eta orotara Foru Aldundiak 250.000 euro jarriko ditu.
Informazio gehiago:
-
Foru Aldundiak, EUDELek eta Garapenek eskualdea garatzeko sei proiektu sustatu dituzte
- “El sector sociosanitario tiene una potencialidad económica en Urola Garaia que merece la pena explotar”