Gai honi buruz hitz egiteak beti lotsatu egiten gaitu, baina egia esan beharko bagenu gehienok gure bizitzan pairatu edo pairatuko ditugula noizbait esango genuke.
Berez, uzki inguruko zainen dilatazioak dira, barizeen antzera. Beren sorreran zerikusia duten faktoreak hauek dira: herentzia, idorreria, beherakoa, haurdunaldia, zutik edo eserita ordu asko pasatzea… Ematen dituen sintomak, azkura, libratzerakoan mina eta odol gorri bizi emanaldi txikiak dira. Hala ere odola sarri botatzen bada medikuarekin kontsultatzea komeni da. Sintoma hauek kontrolatzeko oso garrantzitsua libratzeko erritmoa erregulatzea da eta idorreria eta beherakoa eragoztea. Ez da komuneko paperik erabili behar, garbitzeko ura eta xaboia hobeak dira, pikanteak, kafea eta txokolatea bezalako jakiak ez dira jan behar. Neurri hauek hartuta ere gauzak okertzen badira, medikuarengana jo.
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide