Dauka diot, aspaldi, 1980kohamarkadaren amaieran, sortu bazen ere, diskoak tantaka kaleratuizanagatik, udazken-negu honetan beste bat aterako duelako. Eta albistea pozgarria izango da, labean dagoen disko hori Argia eta Itzala (Gaztelupe Hotsak, 1998) lan kontzeptualaren mailara hurbiltzen baldin bada behintzat. Itzalak eta argiak, bizitzaren gorabeherak, nahasten zituen hark, eta gitarrei, testuen emozioei eta tartekatutako bi ahotsen gordintasun zein ezintasun horri esker, norberak bere egiteko moduko abesti ahaztezinak osatu zituzten, Ordubete aurrenekoarengandik hasita. New Order, REM, Pixies, NeilYoung, The Cure edo The Cult erreferentzia kutun bezala badituzte, ezin ba gauza txarrik erditu.
Igor Susaeta