
‘Urrelur’ Mineral eta Fosilen Museoa
Batetik, ‘Urrelur’ museoa doanbisitatzeko aukera izango da aste guztian zehar. Bi zatitan berezitadago museoa: lehenengo zatia mineralei buruzkoa da eta bigarrenaPaleontologia sailak osatzen du. Garai geologiko ezberdinetakoerakusgarri fosilak azaltzen dira bertan. Museoak bisita gidatuakegiteko aukera ere eskainiko du.
Erakusketa monografikoak
‘Urrelur’ museoan urte guztian zeharikus daitezkeen bi erakusketez gainera, bi erakusketa monografikoizango dira gaur hasita igandera arte.
- Lehenengoa Francisco Javier Aguado Goñi eta Nicolas Mesaren bildumak osatutakoa da. “Itsaso bete fosil” izenburupean aro geologiko desberdinetan zehar, bost kontinenteetako itsas hondoetatik bidaia proposatzen du erakusketak.
- Bigarrena Txomin Morenoren bildumak osatutakoa da. Erakusketa hau Nafarroan dauden Salinas de Oro, Elzaburu eta Lorka udalerrietan kokatutako hiru ofita harrobi ezberdinetako mineral motatan oinarrituta dago. Gaur egun ez dira ustiatzen eta ikusgai dauden 36 mineral mota ezberdinak 10 urteko bilketa lanaren emaitza dira.
Haurrentzako tailerrak
‘Sumenditik ozeanora’ izenburupean,parte hartzeko tailerrak eta esperimentuak izango dira Urretxukokultur etxean ostegunean, sei eta hamabi urte bitarteko haurreizuzenduta. Tailer honek sumendietako mundu energetikoan sartuko ditu,era oso praktiko baten bidez bere sumendiaren erupzioa sortuko dute,itsasora joaten diren suzko mihiekin.
Asteburuan azoka, parkea eta ibilaldia
Asteburuan pilatuko dira Mineralogiaeta Paleontologia Aste honetako ekintza nagusienak. Aurten erefosilak, mineralak eta harribitxiak erakutsi, saldu eta trukatzekohainbat erakuslek azoka egingo dute Ederrenan asteburuan.
Gainera haur eta gaztetxoentzakourteroko parkea gauzatuko da asteburu guztian zehar. Gernikako Arbolaplazan gizon prehistorikoen pinturak, urre biltzaileak, aurkikuntzapaleontologikoak, meategia eta beste hainbat ekintza izango dira.Egun berdinetan, Txu txu tren meatzariak ibilbide ezberdinak egingoditu familia osoari zuzenduta.
Aurten berrikuntza gisa, Jose MªHernandez, Geologia Zientzietan Doktorearen eskutik Urretxukoherriaren historia geologikoa ikusteko ibilaldia dakar Mineralogiaeta Paleontologiaren asteak. Ibilaldia larunbatean izango da11:30etik aurrera.