Horixe izan zuan nire erreakzioaaurreko ale patriotero hura esku artean izan nianean.
Dena dela, A gripearekin bezala, zarataasko eta funtsik apenas, Jon adiskidea, hirea makillaje etajustifikazio ekintza bat besterik ez duk izan, Realarekin ezerirabazi ez eta Liverpoolen elastikoa –Xabi Alonsoren aitzakiarekin–janzten duten umeena bezalakoa. Real Madrilekoa ere erosiko al duk?Jakin ezak guk ere bazekiagula urretxuar ilustreak fitxatzen, ehGerbasio?
Gainera hire soflama eskasa izan huen.“Urretxu askoz herrikoiagoa da, euskaldunagoa”, “sentimenduaaskoz sakonagoa da” edo “San Juanak Santa Isabelen parekoak dira”eta antzeko ergelkeriak bota behar dituk urretxuarren fibrasentsiblea biguntzeko eta hori ez duk sinisten. Drag-Queenek bezaladesfilatu eta gero gitarra joleari gorazarre egiterakoan ezerberezirik sentitu ez huan bezala. Eredu populistaren bat behar baduk,nik Pablo Mosquera gomendatzen diat, Galiziatik Arabara etorri, laukantu eta beste bi tontakeriarekin alderdi bat osatu, dirua egin etaetxera buelta egin zuenarena alegia. Gainera siglak ere ondodatorzkik: UA (Urretxuar Alkartasuna).
Polita izan zitekeen arren, hire aukerapolitikoen aurrean oso ezkorra nauk, azken udal hauteskundeetan partehartzen ere ez baitziaten utzi. Gainera, ze kristo! aukeran uztenbadidak, glamour askoz gutxiago izango duen arren, Urretxun alkatebaino, nahiago haut gure udalean zinegotzi, hire aita Juananen lanbikaina jarraitzen.
Jon Ormazabal