
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen etaLurralde Antolamendu Sailak orain urte bete eman zuenjakitera Antio eta Beloki batuko dituen ibilbidea egitekodiru-laguntza emango ziola Zumarragako Udalari. Milioi bat euroizango dira guztira. Ibilbidea eta Antioko interpretazio zentroarenproiektua sartzen dira aurrekontuan.
Aipatutako proiektua, 2007ko ekaineanEusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak martxanjarritako Euskal Autonomia Erkidegoko II. Ingurumen EsparruProgramaren barruan kokatzen da. Programa honen helburua, gureherrietako aniztasun biologikoa mantentzea eta aniztasun horimantentzeko bideak ezartzean datza. Aldi berean, mehatxupean daudenpaisaiak berreskuratzeko ahalegina ere egin nahi da.