
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Tomas Alfredson.
- Gidoilaria: John Ajvide Lindqvist (bere eleberria oinarrituta).
- Antzezleak: Kare Hedebrandt, Lina Leandersson, Per Ragnar, Henrik Dahl.
- Herrialdea: Suedia.
- Urtea: 2008.
- Iraupena: 115 min.
- Sariak: Film onenaren saria Donostiako Beldurrezko Astean.
Filmari buruz
Beldurrezko ukitua duen filmerromantiko suediar honen protagonistak bi gaztetxo dira, Oskar etaEli. Filmak bi gazteen arteko erlazioa kontatzen digu aurrez ustegenezakeen baina modu berezi eta ustekabean. Oskarrek majo sufritzendu eskolan, burlak eta jipoiak sufritu behar izaten ditu noiznahi,benetako lagun bat desio du edozeren gain. Eli Oskar bizi denEstokolmo-ko auzora iritsi berri den neska misteriotsu eta berezi batda.
Izen bereko eleberri baten moldaketa dafilm hau. Tomas Alfredson zuzendariak liburuko korapiloaren hainbathari alde batera utzi ditu, esaterako Elirekin bizi den Hakan izenekopertsonaiaren papera, filmean bereziki landu nahi zuen gaia lausotuez zezaten, hau da bi gazteen arteko istorio erromantikoa.
Filma ikusita gaztetxoen istorioamaisuki landu duela esan behar, estetika hotz eta kirurgikoa dutensekuentzietan irudikatu duen erlazioa zoragarria da. Harrigarria dahoztasun horren pean zein gartsu ageri diren begiradak, isiluneak,nola gorpuzten dituen zuzendariak hainbat sentipen, bien artekokonplizitatea eta goxotasuna, ezberdina dela dakienak sentitzen duenbakardadea, eta bera bezalakoak ez direnekiko urruntasuna. Filmagordina da, kontraste handikoa, badira momentu goxoak baita basatiakere, elur hotza odol beroz bustiko da hainbatetan, haurtzarokoinozentziak agur esango du iratzartze sexualari lekua egiteko.
Benetako sorpresa izan da John AjvideLindqvist suediarraren eleberriaren moldaketa hau, zur eta lur utziditu ikusleak eta kritikoak munduan zehar, 55 sari jaso dituelaesatea nahikoa da.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi otamotz.eus-en denboraldi osokoegitaraua hemen klik eginda.