
Gipuzkoako Kluben arteko Txapelketako lehen mailan aritu denak, Mikel Rodriguezek eta Asier Intxautsik osatutakoak, Añorgakoaren kontra jokatuko du gaur, Beloki pilotalekuan (21:30). Irabaztea eta markagailuan dezenteko aldea lortzea komeni zaie etxekoei. Añorgako pilotalekuan deserosoan jokatuko da datorren astean itzuliko lehia, eta han gailentzea ez da batere erraza.
Josu Viana eta Ander Quina, berriz, Zumaiaren kontra ariko dira, bihar, Zestoako pilotalekuan (11:30). Partidak jokatu ahala geroz eta hobeto moldatu da Belokiko bikotea, eta bigarren mailan jarraitzeko moduan daudela erakutsu dute. Hori da euren asmoa, eta horretan ahaleginduko dira kanporaketan.
Argazkia: Asier Intxausti eta Mikel Rodriguez artxiboko argazkietan.