
Bertako jardunaz eta bere kiroljardueraz hitz egin du ‘Otamotz’ aldizkariarentzat.
Zer ikasketa egin zenituen?
Jarduera Fisikoaren eta KirolarenZientziak ikasi nituen Gasteizen eta, ondoren, Espainiako komiteolinpikoaren goi mailako masterra egin nuen Madrilen. Hilabeteanbehin joan behar izaten nuen eta gainerako lana etxetik egiten nuen.
Zertarako da masterra?
Goi-errendimenduan espezializatzeko.Goi mailako entrenatzaile titulua dutenak eta Jarduera Fisikoaren etaKirolaren Zientziak ikasi dutenak joaten dira. Masterra BartzelonakoJoko Olinpikoen garaian antolatu zen. Teknikoen prestakuntza hobetubeharra ikusi zen: kirolarien ibilbidea laburra da, baina teknikoakdenbora luzean mantentzen dira eta eurengan inbertitzea erabaki zen.
Madrilen goi mailako prestatzaileekinarituko zinen, beraz.
Espainia mailako entrenatzaile onenakdira irakasleak.
Nondik nora ibili zara lanean Getxonhasi aurretik?
Ikasketak bukatzen ari nintzeneanOrdiziako kiroldegian igeriketa eskolak eman nituen. Ondoren, Getxondatu bilketa lan bat egiteko aukera sortu zen. Kirolarien mailaikertzen egon nintzen Athlon enpresak kontratatuta bi hilabetez.Enpresa berean jarraitu nuen eta Eskoriatzako Unibertsitatean lanegiteko aukera eman zidaten. Urtebete eta bi hilabete eman ditutbertan eskolak ematen.
Nola sortu da Getxon aritzeko aukera?
Duela bi urte gutxi gorabeheraoposaketa batzuk atera ziren bertan lan egiteko eta azterketagainditu nuen, baina masterra ez nuen eginda oraindik eta horiezinbesteko baldintza zen. Orain eszedentzia hartu duen baten ordezlan egiteko deitu didate eta hiru urterako lana dut gutxienez.Getxokoa goi mailako kirolariekin lan egiten duen EuskoJaurlaritzaren zentroa da eta egun BAT fundazioko kirolarientzat lanegiten du batez ere. Entrenamenduak aurrera eramateko eta testakegiteko tokia da. Lau teknikari, bi mediku eta teknologiaz arduratzenden pertsona bat gaude.
Zein da zure lana?
Teknikari bakoitza kirol batzuetazarduratzen da eta kirol horietako goi mailako kirolarien jarraipenaegiten du. Baldintza batzuk betetzen dituztenak sartzen dirafundazioan. Egun Leire Olaberria eta Unai Elorriaga txirrindulariak,Ainhoa Murua eta Virginia Berasategi triatloilariak… daudefundazioan. Ni txirrindularitzaz, triatloiaz, eskaladaz, negukokirolez, igeriketaz eta kirol egokituez arduratzen naiz. Lan askodela dirudi, baina kirol batzuetan ez dago bekadun kirolaririk.Dena den, guk prest egon beharra dugu.
Euren prestakuntzaz ere arduratzen alzarete?
Batzuek euren egitura antolatuta duteeta ez dute laguntzarik behar, baina beste batzuek bai. Horieiplanifikazioa aurrera eramaten laguntzen zaie.
Zuen azterketak bekak eman edo kentzekoerabiltzen al dira?
Ez. Bekak txapelketetan lortutakoemaitzen arabera ematen dira.
Suertatu zaizkizun kirolekin gusturaizango zara. Izan ere, horien artean zuk jorratzen dituzunak daude.
Zortea izan dut. Han dauden kirolenartean gehien interesatzen zaizkidanak suertatu zaizkit.Erresistentziako kirolak gustatzen zaizkit. Txirrindularitzanibilitakoa naiz eta orain triatloietan nabil. Bi mundu horiekezagutzen ditut.
Zer moduz lanean eman dituzun lehenegun hauek?
Oso gustura. Oraindik ez dutkirolariekin egoteko aukerarik izan. Lehengoan Oihana Blanco judokaizan zen bertan eta, nire taldekoa ez den arren, berarekin izannintzen protokoloa nolakoa den ezagutzeko.
Zu ere kirolaria zara eta lehiaketetanparte hartzen duzu. Nolakoa izan da denboraldia?
Gorabehera handiak izan ditut:batzuetan oso ondo aritu naiz eta besteetan oso gaizki. Dena den,balorazioa positiboa da.
Zergatik uste duzu izan dituzulahorrenbeste gorabehera?
Denboraldia maiatzean hasten da etasasoi horretan oso nekatuta sentitu nintzen. Laneko kontuengatikbeharbada. Uztaila arte justu samar aritu nintzen, baina geroAlpeetako Iron Mana egitera joan nintzen Jon Azpiazurekin eta osogustura aritu nintzen. Ez nuen bukatzea lortu, baina neure burua ondoikusi nuen. Hona itzuli ginenean Aritzalekuko lehiaketa irabaztealortu nuen. Maila eskasa zen, hurrengo egunean Espainiako txapelketabaitzen, baina ondo aritu nintzen. Ondoren, Guadalajaran bigarrenpostuan sailkatu nintzen. Estatuko lehena izan nintzenez, 2010eanLanzaroteko triatloian izena ematea eta astebeteko egonaldiaordainduta ditut.
2010erako erronka baduzu, beraz.
Arazo bat dut: proba maiatzean da,luzea da eta hemen neguak gogorrak izaten dira. Ingurukoak joatekoesaten didate, baina nik ez dut batere argi ikusten. Ez dut bukatzekobermerik gabe joan nahi. Dena den, izena eman dut. Gabonetanerabakiko dut zer egin.
Beste erronkarik ba al duzu?
Oraingoz ez. Lan bat utzi eta besteahartu dudanez, denbora gutxi izan dut ezertan pentsatzeko. Dena den,jarraitzeko gogoa dut. Gabonetan edo urtarrilean jarriko duthelburua.
Zure prestakuntzaz zu zeu arduratukozara, ala?
Bai, baina batzuetan asko jakiteak etamundu hori ezagutzeak ez du balio izaten: mania batzuk hartuta dituteta horiekin egiten dut aurrera. Denbora gutxi dut planifikaziozehatza jarraitzeko. Triatloiak ordu asko eskatzen ditu etaplanifikazioa jarraitu beharra presio handia da. Urtea epe ertaineraeta epe luzera begira antolatzen dut eta horren araberaegunerokotasunera moldatzen naiz.
Hiru diziplina entrenatu beharra ez alda zoratzekoa?
Batzuetan bai. Askotan hiruetan baterahobetu nahi dugu eta hori oso zaila da. Antolaketa eta pazientziakontua da.
Kirola egiten dutenei aholkuren batemango al zenieke?
Betikoa: profesionalen eskuetanjartzeko. Kirola egin nahi duenak fisikoki ondo dagoen ikusi beharradu eta horretarako medikuarengana jo behar da. Bestalde,profesionalen esku jarri behar da. Kirolaz mundu guztiak ulerdezakeela dirudi, baina mundu horretan ere profesionalak daude etaeurengana jo behar da. Aldea nabaria da. Horretaz gain, jendeatriatloia egitera animatu nahi nuke. Herrian taldea dugu eta taldekoateak zabalik ditugu.