
Egitasmo honen helburua euskara balioerantsia dela erakustea da. Horretarako, euskara erabiltzen dutenmerkatariei esker ona azalduko zaie ekitaldi publiko batean.
Kanpaina hau Gabonetako opariak etaerosketak aitzakia hartuta antolatu da eta bezeroak izango diradendarien ahalegina sarituko dutenak. Beraien zerbitzua ematerakoaneuskara balio erantsia dela argi duten dendariei hori eskertzendutela jakinarazi ahal izango dute eta, bide batez, 100 eurokoerosketa-txartelen zozketan parte hartuko dute.
Merkatariek euskara bultzatzeko egindituzten ekintzak dira saritzekoak: hitz egin, harrera egin,kartelak, oharrak… Kontsumitzaileen lana arreta jartzea, dendetanbertan aurkituko duten txartela betetzea eta ontzian sartzea izangoda.
Dendari bakoitza bere mailan sarituahal izango dute: denek ez dute ezagutza maila bera, baina ekintzabatzuk jarrera onaren seinale dira. Hala, txarteltxoak hiru lagunsaritzeko aukera ematen du: euskaraz jakin ez arren dendako kartelak,errotuluak eta oharrak euskaraz eskaintzen dituena; euskaraz egiteakostatzen zaion arren, saiatzen dena; eta zerbitzu erabat euskaldunaeskaintzen duena.
Txarteletan bezeroak bere izena etatelefonoa eta saritu nahi duen dendaren izena jarri behar ditu.Ondoren, oparitarako dendek harrera mahaian izango duten ontziansartu behar da txartel-txoa: Euskaraz? Pozik gainera! dion marrazkiaizango duten horietan. Kanpaina abenduaren 3an hasiko da etaurtarrilaren 7an bukatuko da.
Ekimenaren bultzatzaileek 100 eurokosei erosketa txartel erosiko dituzte boto gehien jasotzen dituztendendetan eta parte hartu duten bezeroen artean zozketatuko dituzte.Hiru sari Legazpira joango dira eta gainontzeko hirurak gainontzekohiru herrietara.