Neguko ortuari honek ezaugarri sendagarri nabariak ditu. Horregatik, urteko hilabete hotzak aprobetxatu behar ditugu produktu hau egosita edota baporean prestatuta kontsumitzeko.
Potasioan aberatsa da (350mg/100g) eta baita fosforo eta azido folikoan ere. Behazun jarioa eta gibeleko odol irrigazioa gehitzen ditu eta horrela liseriketa hobetzen da. Pisua galtzeko dietak jarraitzen dituztenentzat elikagai aproposa da. Izan ere, oso kaloria gutxi ditu eta gantzen bereganatzea oztopatzen du. Gainera, duen azukrea, inulina izenekoa, diabetikoek ondo onartzen dute. Prestatu ondoren, berehala kontsumitzea gomendatzen da, berehala hondatzen baitira onuragarriak diren ezaugarriak.
Oihane Sudupe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide