Bere ahotsak, abesteko daukan moldeberezi horrek, infernuko atearen pareraino gidatu ditzakebarru-barrutik ateratzen zaizkigun emozio horiek. Baina gugankontrako efektua ere eragin dezake Creeps, Karma Police edo High andDry bezalako abesti mundialen egileak. Rock alternatiboaren etapost-punkaren iturriak nahastuz, eta emari horri jazzaren, musika elektronikoaren edo klasikoaren lurrina gehituz, bidaia berean paradisuaren atariraino eraman zaitzake Yorkek bere bandaren laguntzarekin. In Rainbows (2007) 1993an lehen lana kaleratu zutenetik gaurdaino ateratako disko guztiekin egindako collage baten modukoa da.
Igor Susaeta