Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Andrés Wood.
- Gidoilariak: Rodrigo Bazaes eta Mamoun Hassan.
- Antzezleak: Francisco Acuña, Sergio Alís, Daniel Antivilo, Alfredo Castro, Bélgica Castro.
- Herrialdea: Txile.
- Urtea: 2008.
- Iraupena: 108 min.
- Sariak: Goya saria Film Latinamerikar onenari.
Filmari buruz
Teresa, Edmundo, Mario eta PatriciaSantiago de Chilen bizi dira. Ez dute elkar ezagutzen, euren bizitzekelkar ukitzen dute hiriko eguneroko eromenean, kotxe artean, hara etahona presaka doazen bitartean. Bakoitzak bere bizia du, ez dute elkarezagutzen, ez dira inoiz batera egon. Noizbait euren bideak gerturatudira, autobusa hartzerakoan, kalean edo denda batean agian. Halagertatzen dira gauzak hirian, bakoitza berea egitera doa, batabesteagatik fisikoki gertu baina isolatuta. Batak besteagan ez dueragiten normalean, baina beti izaten dira salbuespenak. Patriciaizango da kasu honetan beste pertsonaien arteko lotunea.
Bakoitza bere ametsaren bila dabil,Teresak 45 urte ditu, sexu hezitzaile bezala egiten du lanprostitutekin eta bizitzak salbatzea du helburu; Edmundok 40 urteditu, amarekin bizi da, ile-apaindegi batean lanean aritzen da kotxebat noiz izango duen pentsatuz; Mariok 25 urte ditu musikaria da etaFilarmonikan sartzeko ahaleginetan dabil; Patriciak bizitzan aurreraegitearekin nahikoa du. Bakoitzak darabilen ametsa lortzeko modukoadela dirudien arren, lortzea ez da erraza izango. Ahaleginak ez dubeti nahi den fruitua ematen, ustekabeak ere izaten baitira.
Andrés Wood zuzendari txiletarraprotagonista ugari dituzten film koralak filmatzeko ohiko moduazaldentzen da. Ohikoena elementu dramatiko komun bat erabiltzea izatenda pertsonai ezberdinen istorioak puntu jakin batean biltzeko. Kasuhonetan ordea gidoiaren planteamendu errealistago bat bilatu duzuzendariak, pertsonaien bizitzak benetako bizitzara ahalik etagehien hurbiltzeko asmoz.
Horrela oinarri bezala hartu dituengertakari errealak gehiegi ez hornitzen saiatzen da, pantailanikusten duguna bizitzari lapurtutako irudiak balira bezala aurkeztunahi digulako.
Jakin beharrekoak
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Ikusi hemen klik eginda egitarau osoa.