Buruko gaitzak dituzten pertsonensenideak biltzen dituen Agifes elkarteak bideo emanaldia egingo duetzi Urretxun. Julio Medemen eta Ione Hernandezen 1% eskizofreniadokumentala proiektatuko dute. Lan honetan parte hartu dutenpertsonak buruko gaitzak dituzten benetako gaixoak dira, eta medikueketa adituek lagunduta, kasuan kasuko azalpenak eta jarraibideakeskaintzen dituzte.
Arratsaldeko 18:30ean hasiko duteemanaldia gaur Urretxuko Labeaga aretoan eta sarrera doan izango da.Butak 21 Zine Klubak lagundu die emanaldia prestatzen.
Ondoren hitzaldia
Dokumentalaren atzetik eztabaidarakotartea ere izango da Zamudioko Ospitale Psikiatrikoko Juan Moroaditurekin. Agifes elkartetik adierazi dutenez gustura daude aurretikantolatutako hitzaldietan herritarrek eman dieten erantzunarekin.Hitzaldi hauek jendea erakartzen dutela ikusita gehiago antolatukodituzte etorkizunean ere.
Egilea: Asier Zaldua