Urte garai honetan seme-alabei edoingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi etaoparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Zumarragakoeta Urretxuko udalek Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizioberria, hamabigarrena, kaleratu dute. Hauekin batera Euskal Herriko135 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek hartu dute parteegitasmoan. Euskal Herriko hainbat lurraldetako teknikariakelkarlanean aritzen dira katalogoa prestatzeko, eta, alde horretatik,garrantzi berezia dauka egitasmoak.
Katalogoaren aurtengo edizioakgurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunkaerreferentzia biltzen ditu.
Merkatuan dauden produktuen arteanhautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuanhartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak,aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatikaproduktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktubakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbaitataletan adinaren araberako banaketa egiten da.
Aurtengo berrikuntza, nolanahi ere,sarekoa da. Izan ere, guztiz berrituta dator www.katalogoa.org webgunea. Bertan, paperean jasotako produktuez gain, merkatuanaurkitu daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera,produktu horien saltokietara iristeko, eta bertatik erosteko. Urteosoan zehar bizirik eta eguneratuta izateko helburuarekin sortu dagunea, argitaletxeek berek aukera izango baitute produktu berriaksartzeko eta deskatalogatuak kentzeko. Urte osoan zehar kontsultatuahal izateko leku bat izango da, beraz, eta irakurleek, bereniruzkinak eta komentarioak egin ahal izango dituzte bertan, irakurri,ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.
Paperezko edizioari dagokionez, aurten240.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.