Ostadar Mendi Taldeak eta Goierri KirolElkarteak antolatutako ekimena da Goierriko Birarena. Helburunagusietako bat bertako tokiak, historia eta kultura transmititzeada, eta Goierri eta Ostadar mendi elkarteko kideek historia horibildu dute bi artikulutan. Dokumentu horiek atzo irteeran parte hartuzutenen artean banatu zituzten.
Lehenengo etapak arrakasta handia izanzuen antolatzaileen esanetan. 70 bat lagunek hartu zuten parte, 20bat kilometroko ibilbidean. Aparteko giroa eta paisaia zoragarriazgozatzeko aukera izan zuten parte hartzaileek.
Lehenengo etapan Zumarragatik Udanara(Legazpi) joan zirem Urretxu – Beain – Nebera – Lizarriturri – Irimo(901 metro) – 6. punta (Trintxuleku) – Deskarga – Arrolamendi (904 m)eta Gorostiaga (951 m) igaro eta gero Udanara iristeko.
Bigarren etapa hilaren 31n gauzatukoda. Udana – ARTZANBURU (1.368 m) – San Adrian eta Otzaurten barrenaibiliko dira mendizaleak. Bigarren etapa honetarako izena OstadarMendi Taldearen egoitzan (Labeagako 12. zenbakian) eman beharko daibilaldia baino egun batzuk lehenago.
- Ikusi hemen Goierriko Birako 1. etapako hainbat zati biltzen dituen bideoa: