
‘Antio-Beloki ibilbidea’ izenekoproiektua gorputza hartzen ari da. Lanak, Zumarragako Udaletik esandutenez %80an amaituta daude. Lehendabiziko fase honetan Antiokobaseliza eta Elorriaga baserria arteko ibilbidea egin da. Oinarrianaurretik zegoen lurra beste material batengatik aldatu da. Gaineraura biltzeko lanak ere egiten ari dira.
Lehendabiziko fase honi, iazkouztailaren amaieran eman zitzaion hasiera eta urtarrilerako amaitutabehar zuten. Abenduan eta urtarrilean izandako eguraldiak baina,ezinbestean lanak atzeratzea ekarri du. Lanok Mendilankor enpresa arida gauzatzen eta 281.418 euroko aurrekontua du.
Bigarren fasea
Bigarren faseko lanak Elorriagabaserritik Antioko baselizara arteko bideari eragingo diote. Unehonetan erakusketa publikoan dago proiektua eta lasterreralehiaketara aterako da, behin lanen esleipena egiten denean hasikodituzte lanak. Guztira 382.055 euroko aurrekontua dago lan hauekaurrera eramateko eta ekainerako amaituta egon behar lukete.
Helburua
Aipatutako proiektua, 2007ko ekaineanEusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak martxanjarritako Euskal Autonomia Erkidegoko II. Ingurumen EsparruProgramaren barruan kokatzen da. Programa honen helburua, gureherrietako aniztasun biologikoa mantentzea eta aniztasun horimantentzeko bideak ezartzean datza. Aldi berean, mehatxupean daudenpaisaiak berreskuratzeko ahalegina ere egin nahi da.