
Zumarragako Udala Piedad kalean egitenari den berrikuntza lana bi eremutan bana daitezke. Kalearen gehienahartzen duten berrikuntzak Espainiako Gobernuaren TokikoInbertsioetarako Funtsaren laguntzekin lotuta daude, eta amaitzekoepea abendua zen. Lanak ez zituzten ordurako bukatu; epea luzatzeaeskatu eta onartu ondoren urbanizazio lanak besterik ez dira falta.
Piedad kalean autoentzako tokia mugatuegin dute eta oinezkoentzat espaloia zabaldu. Alkateak aurreratu duudaltzainen presentzia handia izango dela Piedad kalean, kotxeekespaloi gainean aparkatzea ekiditeko.
Hirukiko plaza
Hirukiko plazako eskaileraraino iristenda berrikuntza E Planarekin. Hortik aurrerakoa Eusko JaurlaritzakoMerkagune programaren bitartez finantzatuko du Udalak. Alderdiestetikoaz gain, Hirukiko plazan irisgarritasun arazoak zeuden. Horisaihesteko arrapalak egingo dituzte. Gainera, Iburreta tabernarenkanpoaldea aldatu egingo dute, eta ostalaritza establezimendu horrekterraza jartzeko aukera izango du, horretarako egokituko dutenespazio batean.