Hiru orduko bilkura egin eta gero Urretxuko udalbatzarrak Arau Subsidiarioen proposamena jendaurrean aurkezteko erabakia hartu zuen atzo, herritarrez bete zen Batzar Aretoan. Gai desberdinak nahastu ziren eztabaida luze baten atzetik, aldeko zazpi boto jaso zituen proposamenak (udal gobernuan dagoen taldeko, EB-Aralarreko eta Jose Mari Lete eta Onintza Mendia zinegotzienak) eta, aldiz, bost kontra (EAJko, Hamaikabateko eta PSE-EEko zinegotzienak).
Orain bi hilabetez jendaurrean egongo da proposamena, nahi duenak alegazioak aurkez ditzan.
Argazkiak: bilkurara bildu ziren herritarrak eta bertan parte hartu zuten zenbait zinegotzi
- Bideoan duzue ikusgai atzoko osoko bilkuraren laburpena: