
Astelehenean gaueko 21:00ak inguruanhamar bat polizia eta kalez jantzitako beste bi ertzain sartu zirengaztetxera, bertan zeuden esanda “droga kontrol” baten aitzakian.Guztira 7 pertsona identifikatu zituzten eta beheko solairua miatuzuten. Atestatu bat egiteko asmoa ere agertu zioten ertzainek, unehartan barraren atzean zegoen gazteari. Beste behin, gaztetxeanegindako miaketak helburu garbirik gabe eta funtsik gabe egin zirelasalatu du Zumarraga eta Urretxuko Gazte Asanbladak eta horren gainekosalaketa publiko egiteko manifestazioa antolatu zuten larunbaterako.
Makina bat jende bildu zen euripean“gaztetxea aurrera” ohiupean. Txalaparta, hanka-paloak etaamaitzeko bertsoak izan ziren lagun protesta ekitaldia zehar,Gaztelekuren aniztasunaren adibide. Manifestazioaren amaieran,Ertzantzak pasa den astelehenean zenbaitek lanerako eta bizitzekodituen modu ezberdinak kriminalizatu nahi izana salatu dute etaarbuiatu dute.
Gaztelekun azken urteetan egin denlanak herritar askoren babesa eman diela esan zuten Gazte Asanbladakokideak eta horregatik, lasai daudela. Era berean, egunotan eurenbabesa eskaini dieten norbanako eta herriko eragile ezberdineieskerrak eman zizkieten.
- Bideoa duzue ikusgai jarraian: