
Haizeteak gogor astindu zuen EuskalHerria larunbatean, eta argirik gabe utzi zituen herriko hainbatbazter, Fox taberna tartean, zeinetan Martxoan Bertsoa 2010ekotxapelketako 1. kanporaketa jokatzekoa zen. Traben gainetik, ordea,kandela batzuk eta linternaren bat edo beste inguratu, etamegafoniarik gabe izan bazen ere, saioak aurrera egin zuen iragarribezala.
“Non dago Eli?” (UxueFernandez, Antton Fernandez, Asier Auzmendi), “Haundi-maundijaleak” (Jorge Andueza Pitu, Ander Gabirondo “Kaxero”,Andoni Jaka) eta Potato (Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez Durana,Felipe Zelaieta) taldeak izan ziren kantuan. Unai Kerejeta debutariakjarri zituen gaiak eta Nerea Elustondo eta Asier Iriondo izan zirenepaile lanetan.
Amaieran, hiru sari banatu ziren,epaileen puntuazioa jakin aurretik, publikoaren bertsolari eta taldegustukoenaren saria, eta ateraldi umoretsuenaren saria. Azken hau,Rikardok eraman zuen. Andoni Jaka eta “Haundi-maundi jaleak”izan ziren beste sarituak.
Epaileek, bestalde, honela banatu zituzten puntuak:
1-Potato (Otamendi, Rikardo, Felipe): 188.5 puntu
2-Non dago Eli (Antton, Uxue, Auzmendi): 178.85 puntu
3-Haundi-maundi jaleak (Pitu, Kaxero, Jaka): 167.6 puntu
- Irakurri albistea osorik Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako web orrian.
Egilea: Zumarraga-Urretxuko bertso eskola