
Antiguarekin herri plataformakjakinarazi duenez, “kezkatuta” daude Udalak Antion aurrera eramannahi duen proiektuarekin. Interpretazio zentroak Antioko baselizarieta inguruneari kalte handiak eragingo dizkiola uste dute.Horregatik, proiektu hau “ez dela beharrezkoa” diote eta gainera“gehiegizkoa” ere badela ziurtatu dute.
Azaldu dutenez, alkateak ez dubideragarritasun planik aurkeztu. Era berean, urtean interpretaziozentroak izango duen 400.000 euroko mantentze kostuari nola aurreegingo dion galdetu diote alkateari. Gogorarazi nahi izan dutegainera, azken urteetan museoetara eta interpretazio zentroetarabisitek behera egin dutela eta Eusko Jaurlaritza museo berriakirekitzearen aurka agertu dela.
Hori dela eta martxa bat deitu duteigande honetarako. Goizeko 11:30ean egin dute hitzordua Euskadiplazan, ondoren bertatik Antiora igotzeko. 12:30ean elkarretaratzeaegingo dute elizaren aurrean eta 13:30erako dago aurreikusitajaitsiera. Jarraian duzue egitaraua.
- 11:30ean: elkarretaratzea Euskadi enparantzan. Jarraian Antiora igoera oinez.
- 12:30ean: elkarretaratzea eliza atzeko zelaian.
- Txalapartariak
- Txistulariak
- Plataformaren hitzaldi laburra
- Argazkia
- Bertsolariak
- Hamarretakoa
- Haur jolasak
- 13:30ean: jaitsiera.
OHARRA: eguraldi txarra eginez gero ekitaldia denak Euskadi enparantzan egingo dira.
Argazkia: plataformak iazko abenduan Euskadi plazan egin zuen elkarretaratzea.