Zumarragako ezker abertzalea maiatzekohauteskundeei begira hasia da dagoeneko lanean. Pasa den asteanaurkezpen egin zuten Legazpi dorretxean eta orain herritarrei deiaegin diete, hauteskundeei begira lanean has daitezen. Egin beharrekolehendabizikoa, hauteskundeei begira aurkeztuko duten herri programaosatzea izango da. Herri programa osatzeko, herritarren beraienkezkak eta proposamenak biltzea garrantzitsua dela uste dute.Horregatik, igande honetarako herri batzarra deitu dute helburu haubetetzeko asmoarekin.
Herri batzarra, Zumarragako herritarguztiei dago zabalduta, batez ere, ezkertiar eta independentistadirenei. Denen artean eta ”Zure ahotsa gure hitza” izenburupeanhainbat puntu adostea izango da helburua. Igande honetan izango daherri batzarra Zumarragako jubilatuen etxean, 12:00etatik aurrera.
Argazkia: ezker abertzaleko zenbaitkide Legazpi dorretxean pasa den astean egin zuten aurkezpenean.