Zumarragan, ostiralean zozketatu zirenbabes ofizialeko zortzi etxebizitzen jabeei hemendik urte eta erdiraemango zaizkie giltzak. Hori da Mikel Serrano alkateak berak, zozketaunean aurreratu zuen data behintzat.
Guztira, eta Udalak emandako datuenarabera 187 eskaera jaso zituzten babes ofizialeko zazpi etxebizitzalortzeko. Zortzigarrena gutxitu fisikoentzat egokitu dute etaezaugarri hauek dituztenentzako bideratu dute. Etxebizitzahorretarako hiru eskaera jaso zituzten. Behin zozketak egindaondokoak izan ziren zortedunak:
Asier Hernandez, Eneko Jauregi, JonEsnal, Diego Hernandez, Manuel Granados, Abdelmalek Khaldoun etaDriss Elbounani. Gutxitu fisikoei zuzendutako etxebizitza aldiz,Cesar Camposi egokitu zitzaion. Zozketan Antonio Mula notarioak,Lucia Ocariz, Zumarragako Udaleko idazkariak, Amaia irastorza udallangileak eta Mikel Serrano, alkateak hartu zuten parte.
Eitzagan beste 224
Mikel Serrano alkateak zozketa eguneanesan zuenez, Zumarragako Udalak babes ofizialeko etxebizitzen aldekoapustua egingo du etorkizunean ere. Hori horrela, 2006 eta 2012urteen artean Eitzagan 572 etxebizitza libre eta babes ofizialekobeste 294 etxebizitza egingo direla gogorarazi zuen. Izan ereEitzagan babes ofizialeko 224 etxebizitza eraikiko dira 2012rako.
Argazkia: Zelai Arizti aretoan egin zenzozketaren une bat.