Martxoko Feria berezia ospatuko da gaurarratsaldean Urretxun. Aurten aldaketa nabarmen batekin. UdalakGernikako Arbola plazan egin behar dituen berrikuntza lanak tarteko,feria Abenida berrian egingo da.
Gainerakoan, Martxoko Feria ohiturazaharra da Urretxun, garai berrietara egokitzeko berrikuntzarik izanbadu ere. Urtean bi egin ohi dituzte, eta lehenbizikoa da martxokoa.Gaur arratsaldeko hiruretan emango diote hasiera azokari GernikakoArbola plazan. Aspaldiko ohiturari jarraituz, arbolen zozketaz gainpostuak eta idi probak eta erakusketa ere izango dira arratsaldeanzehar. Herritarrek hainbat salmenta postu aurkituko dituzte, besteakbeste arbolak, euskal pastelak, patata, intxaurrak, baserrikotresneria, landareak, kontserbak, gazta edota ogia saltzeko izangodituztenak.
Idi gazteen erakusketa ere egingo duteplazan, ohiko moduan. Urretxuko eta Zumarragako hiru idi pare jarrikodituzte ikusteko. Idien jabeak Sagaspeko Elias Zaldua, GurrutxagaGoiko Josu Intxausti eta Iñaki Irigoras izango dira. Idiakazokak iraun bitartean egongo dira erakusgai plazan.
Zozketa eta proba
Fruta arbolenzozketa 17:00etan egingo dute Abenida berrian. Azokara joaten direnenartean gauzatuko dute zozketa. Egitarauari amaiera emateko idi probaerakustaldia egingo dute Urretxuko Barrenkale auzoan dagoenprobalekuan. Azkoitiko Isidro jatetxeko eta Izukitzako KarlosMujikaren idiak arituko dira.
Egitaraua:
- 15:00. Azokaren hasiera eta salmenta postuen irekiera, Abenida berrian.
- Idi gazteen erakusketa arratsaldean zehar.
- 17:00. Fruta arbolen zozketa, Abenida berrian.
- 18:00. Idi proba saioa Barrenkaleko probalekuan:
- Azkoitiko Isidro jatetxea eta Izukitzako Karlos Mujikaren idiak.